#
#

Salmo tailerra:


15. (14.) Salmoa # #
#
#

15. (14.) Salmoa: TENPLUAN SARTZEKO BALDINTZAK


(1) Dabiden salmoa.

Jauna, nor egon daiteke zure etxean?
Nor bizi zure mendi santuan?


(2) Jokaera prestua duena,
justiziaren arabera ari dena,
bihotz barrutik egia dioena;

(3) mihi-luze ez dena,
lagun hurkoari kalterik egiten ez diona,
auzokoa iraintzen ez duena;

(4) mespretxagarria bere aurretik bota
eta jainkozaleak ohoratzen dituena;
bere kaltetan izanik ere,
emandako hitzari eusten diona;

(5) mailegu-dirua lukurreriaz ematen ez
eta errugabearen kaltetan eskupekorik hartzen ez duena.

Horrela jokatzen duenak ez du sekula koloka egingo.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue