#
#

Salmo tailerra:


16. (15.) Salmoa # #
#
#

16. (15.) Salmoa: JAUNA NIRE ON GUZTIA


(1) Miktam. Davidena.

Gorde nazazu, Jauna, zuregan baitut babesa.
(2) Hau diot: «Oi Jauna, zu zaitut ene Jaun,
zuregan baizik ez dut zorionik».


(3) Lurralde honetako jainkoak,
«ahalmen» deitu horiek, nituen behinola atsegin.

(4) Ugal bitez ezbeharrak
horien atzetik lehiatzen direnen gainera!
Nik ez diet sakrifizioen odolik eskainiko,
ez ezpainetan haien izenik hartuko.


(5) Zu zaitut, Jauna, neure on guztia,
neure kopa, bedeinkapenez betea;
zure esku nire zoria!

(6) Zoragarria suertatu zaidan alorra,
ezin ederragoa nire ondarea!


(7) Bedeinkatu nahi dut Jauna, berak baitit aholku ematen,
gauez ere ene barrua berak hezten.

(8) Begi aurrean dut Jauna etengabe;
bera ondoan dudala, ez dezaket koloka egin.


(9) Horregatik, alai daukat bihotza,
pozez jauzika erraiak, atsedenean lasai gorputza.

(10) Ez bainauzu Herio Leizera botako,
zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko.

(11) Bizirako bidea erakutsiko didazu:
alaitasun betea zure aurrean,
betiko zoriona zure ondoan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue