#
#

Salmo tailerra:


19. (18.) Salmoa # #
#
#

19. (18.) Salmoa: JAINKOAREN AINTZA KREAZIOAN ETA LEGEAN


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

(2) Zeruek Jainkoaren aintza kontatzen dute,
ortziak haren eskuen lana adierazten.

(3) Egun batek besteari mezua ematen dio,
gau batek besteari jakinarazten,

(4) mintzorik eta hitzik gabe:
entzun ezinekoa da haien ahotsa.

(5) Lurbira guztira zabaltzen da haien hotsa,
munduaren bazterreraino haien hizkera.

Han ipini dio Jainkoak egoitza eguzkiari.

(6) Senarra ezkontza-gelatik bezala irteten da,
atleta gisa, bere lasterketa egitera pozik;

(7) zeru-ertz batetik irten eta beste ertzeraino haren itzulbira:
haren berotik ezin libratu ezer!


(8) Jaunaren hitza ezin hobea: gizakia arnasberritzen du;
Jaunaren manamendua fidagarria: heldugabea zuhurrarazten du;

(9) Jaunaren legeak zuzenak, bihotzaren pozgarri;
Jaunaren agindua distiratsua, begien argigarri.

(10) Jaunaren promesa garbia: betiko dirau;
Jaunaren erabakiak egiazkoak: den-denak bidezkoak;

(11) urrea baino desiragarriago, urre araztua baino ere bai;
eztia baino gozoago, ezti berria baino ere bai.

(12) Zure morroi honek haietan du argia,
benetan onuragarri haiek betetzea.


(13) Nork ezagutu bere hutsegiteak?
Aska nazazu oharkabeko erruetatik.

(14) Zaindu nazazu harrokeriatik: ez dakidala nagusitu;
horrela, akats gabe izango naiz, bekatu larritik libre.

(15) Har itzazu atseginez nire gogoeta eta hitzak,
oi Jauna, ene harkaitz eta babesle!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue