#
#

Salmo tailerra:


20. (19.) Salmoa # #
#
#

20 (19). Salmoa: ERREGEAREN GARAIPENARAKO ESKARIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden Salmoa.

(2) Entzun zaitzala Jaunak arrisku-egunean,
jar zaitzala toki seguruan Jakoben Jainkoak!

(3) Bidal diezazula laguntza bere santutegitik,
eutsi zuri Sion menditik!

(4) Gogora bitza zure eskaintza guztiak
eta onar atseginez zure erre-oparia!

(5) Eman diezazula nahi duzuna,
bete ditzala zure egitasmo guztiak!

(6) Ospatu ahal dezagula poz-oihuz zure garaipena,
banderak zabalduz gure Jainkoaren izenean!
Bete ditzala Jaunak zure eskari guztiak!


(7) Orain bai, badakit:
Jaunak garaipena ematen dio berak gantzuturiko erregeari;
bere zeru santutik erantzuten dio,
bere ahalmen handiaz garaipena ematen.

(8) Batzuk bizkor guda-gurdiekin, beste batzuk zaldiekin;
gu, berriz, Jaunarekin, geure Jainkoarekin.

(9) Haiek okertu, erori egiten dira;
guk, berriz, zutik eta sendo irauten.


(10) Jauna, emaiozu erregeari garaipena!
Erantzun, dei egiten dizugunean!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue