#
#

Salmo tailerra:


21. (20.) Salmoa # #
#
#

21. (20). Salmoa: GARAIPEN KANTUA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

(2) Jauna, pozik dago erregea zure indarrarengatik!
Benetan alai, garaipena eman diozulako!

(3) Desiratzen zuena eman diozu
eta eskatua ez diozu ukatu.

(4) Bedeinkapenez eta mesedez bete duzu,
urre garbizko koroa ezarri.

(5) Bizia eskatu dizu, eta zuk eman,
amaigabeko egun luzeetan.

(6) Zure garaipenaz, handia da haren ohorea;
aintzaz eta ospez estali duzu.

(7) Izan ere, betiko bedeinkazioa ematen diozu
zeure presentziaz pozarren jartzen.

(8) Bai, Jaunarengan du erregeak konfiantza;
Goi-goikoak maite duelako, ez da kolokatuko.


(9) Zeure eskuaz atzemango dituzu etsai guztiak,
gorroto zaituztenak.

(10) Labe gorira botako dituzu, zure haserrea agertzean;
bere suminaz irentsiko ditu Jaunak, suaz kiskaliko.

(11) Suntsituko duzu lurretik haien ondorengotza,
gizakien artetik haien seme-alabak.

(12) Zuri hondamena ekarri nahian,
azpikeriak asmatzen badituzte ere, ez dute ezer lortuko.

(13) Ihes eragingo diezu guztiei,
zeure uztaia haien kontra tenkatuz.


(14) Izan garaile, Jauna, zeure indarraz!
Kantuz eta soinuz ospatuko dugu zure ahalmena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue