#
#

Salmo tailerra:


23 (22). Salmoa # #
#
#

23. (22). Salmoa: USTE ONEKO OTOITZA


Daviden salmoa.

(1) Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.
(2) Larre guritan etzanarazten nau,
ur baretara eramaten,

(3) eta indarrak berritzen;
bide egokitik narama, leiala delako.


(4) Ibar beltz-ilunetan banabil ere,
ez dut inolako gaitzen beldurrik,
zu nirekin baitzaude:
zure artzain-makilak lasaitzen nau.


(5) Zuk atontzen didazu mahaia etsaien begi aurrean,
ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa.

(6) Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute
bizitzako egun guztietan;
Jaunaren etxean biziko naiz amaigabeko egunetan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue