#
#

Salmo tailerra:


24 (23). Salmoa # #
#
#

24. (23). Salmoa: TENPLU AURREKO LITURGI ELKARRIZ-KETA


Daviden salmoa.

(1) Jaunarena da lurra eta bertan dagoena,
mundua eta bertan bizi direnak;

(2) berak ezarri baitzuen sendo itsasoen gainean,
lur azpiko ur-lasterren gainean.


(3) Nor igo Jaunaren mendira?
Nor egon hark sagaraturiko tokian?

(4) Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituena,
gezurrezko jainkoetara jotzen ez duena,
engainatzeko zinik egiten ez duena.

(5) Horrelakoa bedeinkatuko du Jaunak,
justizia egingo dio Jainko salbatzaileak.

(6) Horiek dira haren bila saiatzen direnak,
Jakoben Jainkoa aurkitu nahi dutenak.


(7) Ateak, zabal zaitezte!
Antzinako ateak, zaudete zabalik,
badator-eta erregea, aintzaz betea!

(8) Nor da aintzaz beteriko errege hori?
Jauna da, indartsu eta ahaltsua,
Jauna, guduan ahaltsua!


(9) Ateak, zabal zaitezte!
Antzinako ateak, zaudete zabalik,
badator-eta erregea, aintzaz betea!

(10) Nor da aintzaz beteriko errege hori?
Jaun ahalguztiduna,
bera da aintzaz beteriko erregea!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue