#
#

Salmo tailerra:


25 (24). Salmoa # #
#
#

25 (24). Salmoa: JAINKOAREN GIDARITZA ESKATZEKO OTOITZA


Daviden salmoa.

(1) Jauna, zuregana jasotzen dut gogoa.
(2) Ene Jainko, zuregan dut konfiantza:
ez diezadala usteak huts egin!
Ez daitezela etsaiak nitaz poztu!

(3) Zuregan itxaron dutenei ez die inoiz usteak huts egingo;
bai, ordea, arrazoirik gabe baztertzen zaituztenei!


(4) Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun.

(5) Zuzen nazazu, zurekiko leial izan nadin, irakats niri,
zu baitzara salbatzen nauen Jainkoa;
zuregan itxaron dut etengabe.


(6) Ekarri gogora, Jauna, zeure errukia eta maitasuna:
betidanikoak dituzu.

(7) Ez gogoratu, ordea, Jauna, nire gaztetako bekatuak
eta nire errebeldiak.
Gogora nazazu zeure maitasunaz, zure ontasunari dagokionez.


(8) Ona eta zuzena da Jauna,
eta bidea jakinarazten die bekatariei.

(9) Apalak zuzenbidetik daramatza,
bere bidea erakusten die apalei.

(10) Jaunak beti maitasunez eta leialtasunez jokatzen du
beraren ituna eta legeak gordetzen dituztenekin.

(11) Zarena zarelako, barka nire errua, Jauna,
hain handia den arren!

(12) Jakinarazten dio Jaunak begirune dionari
zein jokabide behar duen hautatu.

(13) Zoriontsu biziko da
eta haren ondorengoak lurraz jabetuko.

(14) Adiskide ditu Jaunak begirune diotenak,
ezagutarazten die bere ituna.

(15) Jaunarengan ditut beti neure begiak,
nire oinak erortzeko arriskutik gordetzen baititu.


(16) Itzul niregana eta erruki zakizkit,
bakarrik bainago eta dohakabe!

(17) Larritasunak hertsia dut bihotza,
atera nazazu estuasun hauetatik.

(18) Ikus nire atsekabea eta pena,
barka nire bekatu guztiak.

(19) Ikus zein ugari diren nire etsaiak,
zein gogor nauten gorrotatzen.

(20) Gorde nazazu bizirik, libratu!
Ez hutsik utzi nire ustea, zuregan baitut babesa!

(21) Prestutasunak eta zuzentasunak zainduko naute,
zuregan itxaron baitut.


(22) Ene Jainko, askatu Israel zoritxar guztietatik!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue