#
#

Salmo tailerra:


26 (25). Salmoa # #
#
#

26 (25). Salmoa: ERRUGABEAREN OTOITZA


Daviden salmoa.

(1) Egidazu justizia, Jauna, nire jokaera prestua baita.
Sendo eutsi diot zureganako konfiantzari.

(2) Azter nazazu, Jauna, proba nazazu,
ikertu nire buru-bihotzak.


(3) Begi aurrean dut beti zure maitasuna
eta leial jokatu dut zurekiko;

(4) ez naiz gezurtien mahaikide izan,
ez eta itxuratiekin batera ibili;

(5) gorroto dut gaizkileen lagunartea,
ez naiz gaiztoen mahaikide izan.


(6) Errugabe naizela agertzeko eskuak garbiturik,
zure aldarea inguratzen dut, Jauna,

(7) zure gorespena ozenki hots eginez,
zure egintza miragarriak kontatuz.

(8) Maite dut, Jauna, zu bizi zaren tenplua,
zure aintzaren egoitza.

(9) Ez nazazu egin bekatarien zori bereko,
ez nazazu bihur hiltzaileen kideko,

(10) eskuak makurkeriaz eta eskupeko diruz beteak
dituzten horien kideko.


(11) Nire jokabidea, berriz, prestua da:
aska nazazu, erruki zakizkit!

(12) Tinko ezarriak ditut oinak;
Jauna bedeinkatuko dut batzarrean.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue