#
#

Salmo tailerra:


29 (28). Salmoa # #
#
#

29 (28). Salmoa: EKAITZEAN AHALTSU AGERI DEN JAUNARI GORAZARREA


(1) Daviden salmoa.

Goretsi Jauna, zeruko izakiok,
goretsi Jaunaren ospea eta indarra,

(2) goretsi Jaunaren izen ospetsua!
Ahuspeztu Jaunaren aurrean, bere santutasunez agertzean!


(3) Jaunaren ahotsak ur gainean durunda:
Jainko aintzatsuak trumoia jo du.
Jauna ur handien gainean garai.

(4) Jaunaren ahotsa indartsu,
Jaunaren ahotsa arrandiatsu.

(5) Jaunaren ahotsak zedroak ditu apurtzen,
Jaunak Libanoko zedroak txikitzen.

(6) Zekorren antzera salto eragiten die Libanoko mendiei,
bufalokumearen antzera Sirion mendiari.

(7) Jaunaren ahotsak ditu tximistez zartatzen.
(8) Jaunaren ahotsak basamortua du dardararazten,
Jaunak Kadex basamortua dardararazten.

(9) Jaunaren ahotsak arteak bihurritzen, basoak zuritzen.

Haren zeruko tenpluan denek oihu: «Gora!».

(10) Jauna eseria dago ur handien gainetik,
Jauna tronuan eseria, betiko errege.

(11) Jaunak bere herria indar dezala!
Jaunak bere herria bakeaz bedeinka dezala!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue