#
#

Salmo tailerra:


32 (31). Salmoa # #
#
#

32 (31). Salmoa: BEKATUAK AITORTZEKO DEIA


(1) Daviden poema.

Zoriontsua Jainkoak hobena kendu
eta bekatua barkatu diona!

(2) Zoriontsua Jaunak errurik egozten ez diona
eta bere barruan makurkeriarik ez duena!


(3) Isilik egon nintzen bitartean,
jota nuen gorputza, egun osoan aieneka.

(4) Gau eta egun gainean nuen zure esku gogorra,
indarrak makaltzen ari zitzaizkidan, udako sargoritan bezala.

(5) Orduan, aitortu nizun bekatua, ez nizun gorde errua.
Hobenak zuri aitortzea erabaki nuen, Jauna,
eta barkatu zenizkidan erru eta bekatuak.


(6) Otoitz egin biezazu, beraz, fededunak, larri denean
uholde handia izanik ere, ez du harrapatuko.

(7) Zu niretzat babesleku: arriskutik gordetzen nauzu,
askapen-kantaz inguratzen.


(8) ĞIrakatsi egingo dizut eta jarraibidea erakutsiko;
aholku emango dizut eta zure ardura izango.

(9) Ez izan zaldi eta mando adimengabeen antzeko:
galgaz eta ahokoz eutsi behar zaio haien indarrari;
bestela, ezin zara hurbilduğ.


(10) Gaiztoentzat oinaze ugari;
Jaunarengan konfiantza duena, berriz,
haren maitasunak inguratzen.


(11) Poztu eta alaitu Jaunarekin, zintzoak!
Egin poz-oihu, bihotz zuzeneko guztiok.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue