#
#

Salmo tailerra:


34 (33). Salmoa # #
#
#

34 (33). Salmoa: MEDITAZIOA. JAUNAK ZINTZO ZAINTZEN


(1) Davidena. Abimeleken aurrean eroarena egin zuelarik, hark David bota eta honek alde egin zuenekoa.

(2) Bedeinkatuko dut Jauna une oroz,
etengabe goretsiko ene ezpainez.

(3) Harro nago Jaunaz;
entzun bezate apalek eta poztu.

(4) Handietsi nirekin batera Jauna,
gora dezagun elkarrekin haren izena.


(5) Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun,
beldur guztietatik libratu ninduen.

(6) Hari begiratzen diotenak argi-argi egongo dira,
ez zaie aurpegia lotsaz gorrituko.

(7) Dohakabe honek dei egitean, Jaunak entzun
eta larrialdi guztietatik atera zuen.

(8) Zaindari dago Jaunaren aingerua
begirune diotenen inguruan, arriskuetatik ateratzeko.


(9) Dasta eta ikus zein ona den Jauna:
zorionekoa berarengan babesa duena!

(10) Izan Jaunari begirune zuek, hari sagaratuok,
ez baitzaie ezer faltako begirune diotenei.

(11) Aberatsek ere badakite zer den beharra eta gosea,
Jaunarengana jotzen dutenei ez zaie ezer falta.


(12) Ene haurrok, zatozte entzutera!
Jauna errespetatzen erakutsiko dizuet.

(13) Nork ez du maite bizia?
Nork ez du nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan?

(14) Gorde ezazu mihia gaitzetik eta ezpainak engainutik.
(15) Alde gaitzetik, egin on dena,
bila bakea eta jarrai haren bidetik.


(16) Zintzoengana ditu Jaunak begiak,
haien deiak entzuteko adi belarriak.

(17) Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei,
lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena.

(18) Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du
eta larrialdi guztietatik libratzen.

(19) Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik
eta salbatzen ditu etsita daudenak.


(20) Zoritxar asko izaten du zintzoak,
baina guztietatik libratzen Jaunak.

(21) Hezur guztiak zaintzen dizkio,
bat bakarra ere ez diote hautsiko.

(22) Gaiztakeriak hilko du gaiztoa,
zintzoari gorroto diotenek zigorra izango.

(23) Jaunak gordetzen du bere zerbitzarien bizia,
ez dute zigorrik harengan babesa dutenek.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue