#
#

Salmo tailerra:


36 (35). Salmoa # #
#
#

36 (35). Salmoa: MEDITAZIOA. JAUNAREN PROBIDENTZIA BIZI-EMAILE


(1) Koru-zuzendariarentzat. Jaunaren zerbitzari Davidena.

(2) Gaiztakeria mintzo zaio gaiztoari barruan.
Harengan ez da Jainkoarenganako beldurrik.

(3) Hain baitu leun hartzen bere burua,
ez da gauza errua ikusteko, ez gorrotatzeko.

(4) Okerra eta engainua besterik ez du ahoan,
galdua du onerako sena.

(5) Ohean ere, okerra darabil gogoan;
bide txarrean setati, ez du gaizkia utzi nahi.


(6) Jauna, zure maitasuna zeru zabala adinakoa,
zure leialtasuna hodeietarainokoa.

(7) Zure justizia mendirik handienak bezalakoa,
zure probidentzia ozeano mugagabea adinakoa:
gizaki eta abereak zuk biziarazten dituzu, Jauna.

(8) Bai zoragarria zure maitasuna, oi Jainko!
Zure hegalpera biltzen dira gizakiak.

(9) Zeure etxeko janari guriz asetzen dituzu,
zeure atseginen ibaian edanarazten.

(10) Zuregan da biziaren iturria
eta zure argiaz ikusten dugu argia.


(11) Luza zeure maitasuna aintzat hartzen zaituztenei,
zeure justizia bihotz-zuzenei.

(12) Ez nazala zapal harroaren oinak,
ez eta kanpora bota gaiztoaren eskuak!

(13) Horra hor gaizkileak erori:
lur jota daude, jaiki ezinik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue