#
#

Salmo tailerra:


38 (37). Salmoa # #
#
#

38 (37). Salmoa: GAIXO ETA ERRUDUNAREN LAGUNTZA-ESKARIA


(1) Daviden salmoa. Oroigarritzat.

(2) Jauna, ez ni zigortu haserre, ez ni zentzatu sumindurik.
(3) Josia naukate zure geziek, gainean jo nau zure eskuak.
(4) Gorputz osoa dut mindua, zure haserre-zigorrarengatik,
hezurrik ere ez sano, neure bekatuagatik.

(5) Buruz gain ditut neure erruak,
azpian hartua naute, zama astunegiak legez.

(6) Nire zauriak gaiztotuak daude eta zornetan,
nire zorakeriaren ondorioz.

(7) Okerturik eta makur nabil, egun osoan kopetilun.
(8) Sukarrak hartua nau hondoraino, gorputz osoa dut mindua.
(9) Leher eginda nago, guztiz lur jota,
garrasika eta aieneka barru-barrutik.


(10) Ezagunak dituzu, Jauna, nire irrika guztiak,
nire intziriak ez daude zuretzat ezkutuan.

(11) Taupada bizian dut bihotza, huts egin didate indarrek,
alde egin dit begietako argiak ere.

(12) Nire zauriak direla eta, urrun doazkit adiskide eta lagunak,
urrun gelditzen senitartekoak ere.

(13) Bizia kendu nahi didatenek tranpak jarri dizkidate,
kalte egin nahi didatenak egun osoan ari zaizkit
mehatxuka eta makurkeriak asmatzen.

(14) Baina nik gorrarena egiten dut, entzungo ez banu bezala,
ez dut ahorik zabaltzen, mutua banintz bezala.

(15) Eta hala bihurtu naiz, entzuten ez duen
eta erantzun ezin duenaren antzeko.


(16) Jauna, zuregan dut itxaropen:
zuk erantzungo didazu, Jauna, ene Jainko!

(17) Hona nire eskaria: ez dezatela barre egin nire lepotik,
ez daitezela nire kontra harro, koloka naizenean.

(18) Izan ere, erortzeko zorian nago, minak ez dit alde egiten.

(19) Bai, aitortzen dut errua, larritua nauka neure bekatuak.
(20) Indartsu dira nire biziaren etsaiak,
ugari, bidegabez gorroto nautenak,

(21) onaren ordain gaitza ematen
eta on egiten saiatzen naizelako salatzen nautenak.


(22) Jauna, ez utzi ni! Ene Jainko, ez geldi urruti!
(23) Lagundu berandu gabe, ene Jaun, ene salbatzaile horrek!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue