#
#

Salmo tailerra:


01. Salmoa # #
#
#

1. Salmoa: BENETAKO ZORIONA


(1) Zorionekoa gaiztoen egitasmoei jarraitzen ez diena,
bekatarien bidetik ez dabilena,
lotsagabeekin batera esertzen ez dena,

(2) baizik eta Jainkoaren hitza atsegin duena
eta hitz hori gau eta egun gogoan darabilena!

(3) Ur-xirripen ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da:
bere sasoian fruitua dakar, eta ez zaio hostorik ihartzen;
egiten duen guztia ongi zaio ateratzen.


(4) Ez da hori, ez, gaiztoen zoria:
haizeak daraman orbelaren antzeko dira.


(5) Auzi-egunean gaiztoek ez dute zutik iraungo;
zintzoen batzarrean ez da bekataririk izango.

(6) Jaunak zaintzen du zintzoen bidea;
gaiztoena, berriz, hutsean galtzen da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue