#
#

Salmo tailerra:


46 (45). Salmoa # #
#
#

46. (45.) salmoa: MUNDUAREN GAIN DAGOEN ETA JERUSA-LEMEN BIZI DEN JAINKOARI LAUDORIOA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeena. Oboez. Kanta.

(2) Jainkoa dugu babesleku eta indar,
larrialdian laguntzaile seguru.

(3) Ez dugu, beraz, beldurrik,
nahiz eta lurrak dardara egin
edota mendiak itsas hondora amildu,

(4) nahiz eta olatuek apar-bitsetan orro egin
edota mendiak itsasoaren oldarrez ikaratu.

Jaun ahalguztiduna gurekin!
Jakoben Jainkoa gure gotorleku!


(5) Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.
Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du.

(6) Jainkoa erdian duela, ez du koloka egiten,
goiz-goizetik laguntzen dio Jainkoak.

(7) Nazioek ikara, erreinuek koloka:
Jainkoa mintzatu eta lurra irauli.


(8) Jaun ahalguztiduna gurekin!
Jakoben Jainkoa gure gotorleku!


(9) Zatozte, ikus Jaunaren egintzak,
lurrean egin duen iraulketa:

(10) mundu osoan guduak geldiarazi, uztaiak puskatu,
lantzak apurtu, babeskiak sutan erre.

(11) «Utzi armak! Aitor ezazue Jainkoa naizela,
herrien gain eta lurraren gain nagoela».


(12) Jaun ahalguztiduna gurekin!
Jakoben Jainkoa gure gotorleku!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue