#
#

Salmo tailerra:


47 (46). Salmoa # #
#
#

47. (46.) salmoa: MUNDUAREN ETA ISRAELEN ERREGEARI GORAZARREA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.

(2) Herri guztiok, egin txalo,
egin pozez oihu eta irrintzi Jainkoari.

(3) Izugarria baita Jauna, Goi-goikoa,
mundu osoaren errege handia.

(4) Herriak menpean ipintzen dizkigu,
nazioak oinpean jartzen.

(5) Guretzat lurralde bat aukeratu du,
bere maitea duen Jakoben harrotzeko bide.


(6) Irrintzi artean igo da Jainkoa,
turuta-soinuz Jauna.

(7) Kanta Jainkoari, kanta!
Kanta gure erregeari, kanta!

(8) Jainkoa mundu osoaren errege:
kanta hari trebeki!

(9) Jainkoa nazioen errege da,
bere tronu santuan eseria dago.

(10) Herrietako printzeak elkartu zaizkio
Abrahamen Jainkoaren herriari,
munduko ahaltsuak Jainkoarenak baitira.
Bera guztien gainetik garai!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue