#
#

Salmo tailerra:


52 (51). Salmoa # #
#
#

52. (51.) salmoa: GAIZTAKERIA-ZALEAREKIN EZTABAIDA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden poema.
(2) Doeg edomdarra Saulengana etorri eta David Abimeleken etxera joana zela adierazi zionekoa.

(3) Zergatik harrotzen zara gaiztakeriaz
eta jainkozalearen aurka oilartzen?

(4) Makurkeriak asmatzen diharduzu etengabe;
zure mihia labana zorrotza, maltzurkeria-zalea.

(5) Maiteago duzu gaizkia ongia baino,
gezurra hizketa jatorra baino.


(6) Hitz galgarri oro duzu maite, mihi-maltzur horrek!
(7) Jainkoak berak suntsituko zaitu betiko,
bizilekutik botako,
zure sustraiak bizidunen lurretik aterako.


(8) Hori ikustean, harritu egingo dira zintzoak
eta barre egingo diote, esanez:

(9) «Horra Jainkoa euskarritzat hartu ez zuena,
konfiantza bere aberastasunetan jarri
eta bere makurkerietan oinarritua!».


(10) Nik, berriz, Jainkoaren etxean olibondo hezearen antzeko,
haren maitasunean dut konfiantza beti-betiko!

(11) Beti goretsiko zaitut, ene Jainko, egin duzunarengatik;
beti ospatuko zaitut, zeure fededunentzat hain ona zarelako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue