#
#

Salmo tailerra:


53 (52). Salmoa # #
#
#

53. (52.) salmoa: SINESGABEAREN BURUGABEKERIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Gaixoaldirako. Daviden poema.

(2) Hau dio eroak bere baitan: «Ez da Jainkorik».
Ustelduak daude, gauza higuingarriak egiten dituzte,
ez da inor on dagienik.


(3) Baina Jainkoa gizakiei begira dago zerutik,
ba ote den zentzu onekorik,
Jainkoa bilatzen saiatzen denik.

(4) Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian,
ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.


(5) Ez ote dute ikasiko gaiztaginek,
nire herria ogia bezala irensten duten
eta Jainkoaz arduratzen ez diren horiek?

(6) Ba, beldurrez dar-dar geldituko dira,
beldurtzeko arrazoirik izan ez arren,
Jainkoak hautsi egiten baitu erasotzaileen indarra.
Lotsagarri geldituko dira,
Jainkoak zapuztu egiten baititu.


(7) Ai baletor Siondik Israelen salbazioa!
Jainkoak bere herriaren zoria aldatzean,
poztuko da Jakob, alaituko Israel.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue