#
#

Salmo tailerra:


54 (53). Salmoa # #
#
#

54. (53.) salmoa: ERASO LARRIAN JAINKO BABESLEARI OIHU


(1) Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Daviden poema.
(2) Zifdarrak David beraien artean ezkutatua zela Sauli esatera joan zirenekoa.

(3) Salba nazazu, ene Jainko, zarena zarelako!
Defenda nazazu zeure ahalmenaz!

(4) Entzun, ene Jainko, nire otoitza,
makur belarria nire eskarietara.


(5) Arrotzek eraso baitidate,
gogorkeria-zaleak ni hil nahian dabiltza,
Jainkoaren ardurarik gabe.


(6) Baina nik Jainkoa dut lagun,
Jauna biziaren benetako babes.

(7) Bihur beza gaitza nire etsaiengana!
Honda bitza zeharo, bere maitasunagatik!


(8) Sakrifizioak eskainiko dizkizut bihotz-bihotzez,
goretsi egingo zaitut, Jauna, ona zaralako.

(9) Larrialdi guztietatik libratu nau Jaunak,
eta etsaien porrotaz alaitzen naiz.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue