#
#

Salmo tailerra:


58 (57). Salmoa # #
#
#

58. (57.) salmoa: GOBERNARI BIDEGABEAK SUNTSITZEKO JAINKOARI ESKEA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Davidena. Miktam.

(2) Agintariok, epai zuzenak ematen al dituzue?
Gizakiok, zuzen gobernatzen ote duzue?

(3) Bai zera! Bihotz makurrez jokatzen duzue,
zeuen egiteez lurraldean bidegabekeriak zabaltzen.


(4) Gaiztoak sortzetik oker, maltzurrak jaiotzatik galduak.
(5) Pozoia dute, sugegorriek bezala;
belarriak ixten dituzten suge gorren antzeko dira,

(6) liluratzaileen, zoratzailerik trebeenaren,
soinua entzuten ez dutenen antzeko.


(7) Oi Jainko, hautsi horiei hortzak ahoan!
Jauna, puskatu lehoien haginak!

(8) Gal bitez ur isuria bezala,
zimel bitez belar zapaldua bezala.

(9) Desager bitez lingirda darion barea bezala,
ez bezate eguzki-argirik ikus, haur galduak bezala.

(10) Sasien antzera arantzak bota baino lehen
eraman bitza haize-erauntsiak heze daudenean,
iharturik baleude bezala.


(11) Mendekua ikustean, zintzoak poz hartuko du,
gaizkileen odola oinetatik garbituko.

(12) Eta jendeak esango du: «Merezi du, bai, zintzo izateak!
Bada benetan mundua gobernatzen duen Jainkoa!».

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue