#
#

Salmo tailerra:


60 (59). Salmoa # #
#
#

60. (59.) salmoa: HERRIAREN NEGAR-KANTA. PORROT-ALDIAN LAGUNTZA-ESKARIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Liliak» doinuan. Miktam. Davidena. Irakaspenerako.
(2) David Mesopotamiako eta Tzobako aramearren kontra borrokan ari izan zenekoa eta, itzultzean, Joabek Gatz haranean edomdarrak -hamabi mila gizon- garaitu zituenekoa.

(3) Baztertu egin gaituzu, oi Jainko, eta hautsi,
haserreturik, aldendu egin zara guregandik.

(4) Lurraldea dardararazi duzu eta zartatu;
konpondu haren pitzadurak, honda ez dadin!

(5) Gorriak ikusarazi dizkiozu zeure herriari,
zorabiozko ardoa edanarazi diguzu.


(6) Eman ezaugarri bat begirune dizutenei,
arkulariengandik ihes egin ahal izateko.

(7) Emaguzu garaipena zeure ahalmenaz, eta erantzun,
hain maite dituzunok libra daitezen.


(8) Jainkoak bere santutegitik esan zuen:
«Sikem hiria poz-pozik neureganatuko dut,
Sukot haranaz jabetuko.

(9) Neurea dut Galaad, neurea Manases,
nire buru-babeskia da Efraim, nire aginte-makila Juda,

(10) garbiketarako ontzia Moab;
oina ezarriko diot gainean Edomi,
garaipen-oihu egingo Filisteari».


(11) Baina nork gidatuko nau hiri gotortura,
nork eramango Edomera,

(12) zuk izan ezik, zapuztuak gaituzun Jainko horrek,
jadanik gure gudarostearekin gudura joaten ez zaren horrek?

(13) Emaguzu laguntza etsaien kontra,
giza laguntza alferrik baita.

(14) Jainkoarekin gauza handiak egingo ditugu,
berak zapalduko dizkigu etsaiak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue