#
#

Salmo tailerra:


61 (60). Salmoa # #
#
#

61. (60.) salmoa: TENPLUTIK URRUN DAGOENAREN ERREGUA. ERREGEAREN ALDE ESKARIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Davidena.

(2) Entzun, ene Jainko, nire garrasia,
zaude adi nire otoitzari.

(3) Leize-ertzetik dei degizut bihotz larriz.
Eraman nazazu harkaitz garaira.

(4) Zu baitzaitut babesleku,
etsaien kontra dorretxe sendo.


(5) Zure etxean bizi nahi nuke betiko,
zure hegalen aterpean gorderik.

(6) Onartu, ene Jainko, nire promesak,
emadazu begirune dizutenentzat daukazun herentzia.


(7) Luza itzazu erregearen bizitzako egunak,
iraun bezate haren urteek gizaldiz gizaldi!

(8) Izan bedi beti errege zure begiradapean!
Izan bitza zure maitasun eta leialtasuna zaindari!


(9) Horrela, zure izenaren ohorez kantatuko dut etengabe
eta promesak beteko dizkizut egunero.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue