#
#

Salmo tailerra:


62 (61). Salmoa # #
#
#

62. (61.) salmoa: JAINKOAZ BAKARRIK FIDATZEKO DEIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Jedutun-en» doinuaz. Daviden salmoa.

(2) Jainkoarengan bakarrik atseden nire barruak,
harengandik nire salbamena.

(3) Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen,
nire gotorleku: inola ere ez naiz eroriko.


(4) Noiz arte oldartu behar duzue gizakiaren kontra,
hau akabatu nahian?
Pareta okertua, hesi koloka zarete guztiok!

(5) Azpikeria beste asmorik ez dute,
gezurra zaie atsegin, hondatzeko:
hitzez bedeinkatu, eta barrutik madarikatu.


(6) Ene barrena, Jainkoarengan bakarrik izan atseden,
harengandik baitator nire esperantza.

(7) Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen,
nire gotorleku: ez naiz eroriko.

(8) Jainkoarengan nire salbamena eta ohorea,
Jainkoa nire harkaitz sendo eta babesleku.

(9) Izan beti harengan konfiantza, haren herri zaretenok!
Zabaldu hari zeuen bihotza! Jainkoa dugu babesleku!


(10) Haizea eta itxura besterik ez dira gizakiak,
jende xehe nahiz handiki:
denak batera pisuan jarrita,
haizea baino arinago igoko lirateke.

(11) Ez izan konfiantzarik zapalkuntzan,
ez jarri usterik lapurretan.
Ondasunak ugalduta ere, ez eman haiei bihotza.


(12) Jainkoak esan du -behin eta berriro entzun diot-
berari dagokiola ahalmena.

(13) Bai, zuri dagokizu, Jauna, leialtasuna;
bakoitzari bere egintzen arabera ordaintzen diozu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue