#
#

Salmo tailerra:


64 (63). Salmoa # #
#
#

64. (63.) salmoa: JAINKOAK IRAINTZAILEAK ZIGORTU


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

(2) Entzun, ene Jainko, nire kexa,
zaindu nire bizia etsai beldurgarriongandik.

(3) Gorde nazazu makurren azpilanetik,
elkar hartu duten gaizkileengandik;

(4) ezpata bezain zorrotza dute mihia,
geziak bailiran botatzen hitz pozoitsuak:

(5) ezkututik jaurtitzen diote errugabeari,
bat-batean eta ezeren beldurrik gabe.


(6) Gaitz egiteko elkar berotzen dute,
tranpa ezkutuak nola jarriko dabiltza,
esanez: źNor konturatuko da?

(7) Nork ikertuko gure makurkeria biribilak?╗.
Ikertzen ditu, bai,
gizakiaren barrena bihotz-hondoraino ikertzen duenak.


(8) Jainkoak geziak jaurti eta zauriz beteak dira bat-batean.
(9) Beren mihia bihurtzen zaie erorbide,
eta begira daudenek irri dagite buru-keinuka.

(10) Jende guztia beldurrak hartu du,
Jainkoaren egintzak iragartzen dituzte,
hark egina hausnartzen.

(11) Alai bedi zintzoa Jaunarekin, babes bedi harengan
eta harro bitez horretaz bihotz zuzenekoak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue