#
#

Salmo tailerra:


03. Salmoa # #
#
#

3. Salmoa: FEDEDUN ERASOTUAREN OIHUA


(1) Dabiden salmoa. Bere seme Absalomengandik ihesi zebilenekoa.

(2) Zein ugari, Jauna, nire etsaiak!
Zein ugari aurka altxa zaizkidanak!

(3) Zein ugari nitaz esaka ari direnak:
«Jainkoak ere ez du salbatzen!».


(4) Baina zu zara, Jauna, nire babeski, zu nire ohore.
Zuk didazu burua jasotzen.

(5) Oihuka egiten diot dei Jaunari,
eta erantzuten dit bere mendi santutik.


(6) Oheratzen naiz eta lokartzen, eta berriro esnatzen,
Jauna baitut euskarri.

(7) Milaka etsaik inguratzen banau ere, nik beldurrik ez.

(8) Jaiki zaitez, Jauna! Salba nazazu, ene Jainko!
Nire etsaiak masailean jotzen dituzu,
gaizkileei hortzak hausten dizkiezu.

(9) Zuregandik, Jauna, salbamena,
zure herriarentzat bedeinkapena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue