#
#

Salmo tailerra:


67 (66). Salmoa # #
#
#

67. (66.) salmoa: JAINKOARI BEDEINKAZIO-ESKARIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Salmoa. Kanta.

(2) Erruki gutaz, oi Jainko, bedeinka gaitzazu,
erakutsi guri aurpegi argia,

(3) ezagut dezan munduak zure nagusitza,
jentil-herriek zure garaipena.


(4) Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko,
goraipa zaitzatela herri guztiek!


(5) Kanta bezate nazioek pozaren pozez,
herriak justiziaz gobernatzen baitituzu,
nazioak munduan zuk gidatzen.


(6) Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko,
goraipa zaitzatela herri guztiek!


(7) Eman beza lurrak bere fruitua,
bedeinka gaitzala Jainkoak, gure Jainkoak.

(8) Bedeinka gaitzala Jainkoak,
izan biezaio begirune mundu osoak!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue