#
#

Salmo tailerra:


74 (73). Salmoa # #
#
#

74 (73). Salmoa: TENPLUKO HONDAKINEN GAIN DEITOREA


(1) Asafen poema.

Oi Jainko, zergatik baztertu gaituzu betiko?
Zergatik zaude haserre-sutan zeure larreko ardien kontra?

(2) Oroit zaitez betidanik zeuretzat hartu zenuen artaldeaz,
zeure artzain-makilaz askatu zenuen ondareaz,
zeure bizileku egin zenuen Sion mendiaz.


(3) Jaso zeure herria azkenik gabeko hondakin hauetatik:
etsaiak den-dena erraustu du santutegian.

(4) Zure etsaiek zure elkartearen erdian orroak egin zituzten,
beren banderak ehunka ezarri.

(5) Baso itsuan aizkoran ari den egurgina ziruditen:
(6) aizkoraz eta mailuz bota zituzten zur landu guztiak.
(7) Gero, zure santutegiari su eman zioten,
zure egoitza santua bota eta profanatu.

(8) Hau zuten helburu: erabat erraustea arraza
eta herrialdeko batzar santu guztiak.


(9) Ez dugu ikusten jadanik zure presentziaren ezaugarririk,
ez dago profetarik, eta inork ez dakigu noiz arte.

(10) Noiz arte ari behar du, oi Jainko, etsaiak irainka?
Amaigabe mespretxatu behar ote du zure izena?

(11) Zergatik ezkutatzen duzu zeure indarra?
Zergatik zaude besoak tolestaturik?


(12) Zu zara, oi Jainko, zu betidanik nire errege.
Zuk lortu zenuen lurrean garaipena:

(13) zuk suntsitu zenuen zeure indarraz itsasoa,
zuk apurtu itsas herensugeen buruak,

(14) zuk zanpatu zenizkion itsas munstroari buruak
eta itsas herriei jaten eman.

(15) Zuk sorrarazi dituzu iturri eta errekak,
zuk agorrarazi inoiz lehortu gabeko ibaiak.

(16) Zureak dira gau-egunak, zuk eratuak eguzki-ilargiak;
(17) zuk ezarri dituzu munduaren mugak, zuk moldatu uda-neguak.

(18) Gogoan har, Jauna: etsaiak irain egiten dizu,
herri burugabeak zure izenari mespretxu.

(19) Ez eman piztiei zeure usapala
ez ahaztu betiko zeure dohakabeen bizia!

(20) Gogora ezazu zeure ituna,
beteak baitaude herrialdeko bazterrak gogorkeriaz.

(21) Ez bedi zapaldua desohoraturik gera,
gorets bezate zure izena dohakabe eta behartsuek.

(22) Jaiki zaitez, Jainko hori, defenda zeure auzia!
Har gogoan burugabeon etengabeko irainak.

(23) Ez ahaztu zeure arerioen aupadak,
zure kontra altxatuen iskanbila gero eta handiagoak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue