#
#

Salmo tailerra:


75 (74). Salmoa # #
#
#

75 (74). Salmoa: JAINKOAK ZUZENBIDEZ EPAITUKO MUNDUA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Asafen salmoa. Kanta.

(2) Eskerrak zuri, Jainkoa, eskerrak zuri,
hain hurbil zaitugun horri!

Zeruak zure egintza miragarriak ditu iragartzen.

(3) Hau dio Jainkoak: «Neuk erabakiko dudan unean,
zuzenbidez epaituko dut mundua.

(4) Nahiz eta lurrak bizilagun guztiekin ikara egin,
nik dauzkat tinko haren zutoinak».


(5) Hau diotset handiputzei: «Ez harrotu!».
Eta gaiztoei: «Ez ibili indarrak erakusten!

(6) Ez ibili arrandiaz indarrak erakusten,
ez hitz egin horrela buru-harro».

(7) Ez ekialdetik eta ez mendebaldetik,
ez basamortutik ere, ez dator goraldia:

(8) Jainkoak bakarrik du boterea;
nahi duena eraisten du, nahi duena goratzen.


(9) Eskuan du Jaunak kopa, ardo bizi nahastuz gainezka;
bertatik isuriko die,
eta lurreko gaizto guztiek edan beharko dute,
hondar eta guzti zurrupatu beharko.

(10) Ni, ordea, betiko poztuko naiz,
Jakoben Jainkoaren omenez kantari.


(11) «Gaiztoen indarra hautsiko dut;
zintzoen indarra, berriz, areago egingo».

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue