#
#

Salmo tailerra:


04. Salmoa # #
#
#

4. Salmoa: JAUNA POZ-EMAILE


(1) Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Dabiden salmoa.

(2) Deitzen dizudanean, erantzun, Jainko, ene defendatzaile!
Estualdian, emadazu lasaibide!
Erruki zakizkit eta entzun nire otoitza!


(3) Zuek, handikiok,
noiz arte iraindu behar duzue Jainkoa, nire Ohorea,
jainko hutsalak maitatuz, sasijainkoen atzetik ibiliz?

(4) Jakizue Jaunak harrigarriro jokatzen duela
bere fededunaren alde,
entzun egiten didala deitzen diodanean.

(5) Ikara zaitezte eta ez egin bekaturik,
aztertu zeuen barruak, egin negar ohe gainean.

(6) Eskaini bidezko sakrifizioak eta izan Jaunarengan uste on.

(7) Asko ari dira esaten: źNork eman guri zoriona?
Aldendu egin ote duzu guregandik, Jauna,
zeure aurpegi argitsua?╗

(8) Niri, ordea, Jauna, poz handia eman didazu,
horiek gari eta ardo ugariz dutena baino handiagoa.

(9) Bakean etzaten naiz eta berehala lokartzen,
zuk bakarrik bainauzu, Jauna, lasai biziarazten.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue