#
#

Salmo tailerra:


79 (78). Salmoa # #
#
#

79 (78). Salmoa: JAINKOAREN HERRIA SUNTSITUA. NEGAR-KANTA ETA ERREGU-OIHUA


(1) Asafen salmoa.

Ene Jainko, jentil-herriak zure ondarean sartu dira,
zure tenplu santua profanatu dute
eta Jerusalem hondakin-pila bihurtu.

(2) Zure zerbitzarien gorpuak
zeruko hegaztiei eman dizkiete janari,
zure fededunen haragia basapiztiei.

(3) Haien odola palastaka isuri dute Jerusalem inguruan,
eta lur emateko inor ez.

(4) Auzoko herrien iseka-gai bihurtu gara,
ingurukoen burla eta barregarri.


(5) Noiz arte, Jauna? Amaigabekoa ote zure haserrea?
Noiz arte zure maitasun mindua,
sua bezala, gure aurka pizturik?

(6) Hustu zeure sumina ezagutzen ez zaituzten nazioen gain,
zuri dei egiten ez dizuten erresumen gain,

(7) Jakoben herria irentsi baitute,
haren lurraldea hondatu.

(8) Ez leporatu guri aurrekoen erruak!
Betor laster gureganaino zure gupida,
lur jota baikaude erabat!

(9) Lagundu, gure Jainko salbatzaile horrek;
zeure izenaren ohoreagatik, libra gaitzazu,
barkatu gure bekatuak.

(10) Zergatik esan behar dute jentil-herriek:
źNon dute Jainkoa?╗.
Erakuts iezaiezu, gure begien aurrean,
nola mendekatzen duzun zeure zerbitzarien odola.


(11) Irits bedi zureganaino presoen intziria,
libra zeure indar handiaz heriotzara kondenatuak.

(12) Ordaindu, Jauna, auzoko herriei zazpi halakoz
zuri egin dizkizuten iraina eta isekak.


(13) Eta guk, zure herriak, zuk zainduriko artaldeak,
eskerrak emango dizkizugu beti,
zure gorespenak kantatuko mendez mende.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue