#
#

Salmo tailerra:


82 (81). Salmoa # #
#
#

82 (81). Salmoa: MUNDUKO ZUZENDARIEN GAITZESPENA


(1) Asafen salmoa.

Jainkoa zerutar izakien batzarrean jaiki da,
herri-agintarien aurka epaia emateko.

(2) źNoiz arte eman behar dituzue bidegabeko epaiak,
errudunen alde jarriz?

(3) Defendatu gizagaixo eta umezurtzak,
egin justizia dohakabe eta behartsuei!

(4) Askatu gizagaixo eta behartsuak,
libratu gaizkileen eskutik!╗.


(5) Baina haiei ez zaie buruan sartzen,
ez dute ulertu nahi, ilunpetan dabiltza,
eta lurraren oinarriak koloka dira.

(6) Hona nik esan:
źDenok jainko, Goi-goikoaren seme zareten arren,

(7) gizaki bezala hilko zarete,
edozein handiki bezala eroriko╗
.


(8) Altxa, Jainkoa, eta goberna mundua,
zu baitzara herri guztien jabe!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue