#
#

Salmo tailerra:


05. Salmoa # #
#
#

5. Salmoa: GOIZEKO OTOITZA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Txirulaz. Daviden salmoa.

(2) Entzun, Jauna, nire hitzok,
jaso nire intziria.

(3) Zaude adi nire deiadarrari,
ene errege, ene Jainko,
zuri ari bainatzaizu otoizka;

(4) entzun goizetik nire mintzoa;
goizean neure auzia azaltzen dizut
eta zain gelditzen natzaizu.


(5) Zu ez zara gaiztakeriaz gozatzen den Jainkoa.
Gaiztoak ez du harrerarik zuregan,

(6) harroputza ez daiteke zure begi-bistan egon;
gaizkile guztiak gorroto dituzu,

(7) gezurra diotenak suntsitzen;
hiltzaile eta maltzurrak higuingarri zaizkizu, Jauna.


(8) Ni, aldiz, zure maitasun handiari esker,
zure etxean sartuko naiz,
zure tenplu santuan ahuspeztuko
begirunez beterik.

(9) Gida nazazu, Jauna, zeure nahiaren bidetik,
etsaiak zelatan baititut.
Berdindu zeure bidea nire aurrean.


(10) Horien ahoan ezer ez fidagarririk,
horien barrena leize-zuloa,
eztarria hilobi zabaldua,
mihia, berriz, leun eta labaina.

(11) Jainko, ordain bezate beren hobena!
Lur jo bezate beren egitasmoengatik!
Bota itzazu kanpora beren txarkeria neurrigabeagatik,
zure aurka jaiki baitira.


(12) Horrela, zuregan babesten direnak alaitu egingo dira,
eta etengabe pozez oihuka ariko.
Zuk zainduko dituzu maite zaituzten guztiak,
salto egingo dute pozez.

(13) Zuk bedeinkatzen baituzu zintzoa, Jauna,
onginahiz inguratzen babeskiz bezala.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue