#
#

Salmo tailerra:


87 (86). Salmoa # #
#
#

87 (86). Salmoa: SION, HERRIEN SORLEKU


(1) Koreren semeen salmoa. Kanta.

Oi zu, mendi santuaren gainean
Jaunak sendo oinarritua!

(2) Sion hiri, Jaunak zu maiteago
Israelgo herri guztiak baino.


(3) Bai ospetsua, Jainkoaren hiri,
Jaunak zutaz dioena:

(4) «Nire sinesleen arteko aitortuko ditut
Egipto eta Babilonia.
Hara Filistea, Tiro eta Etiopia:
herri bakoitzak bere sorlekua;

(5) baina Sion hiriari esango zaio:
“Bai batak, bai besteak zeu zaitu sorleku!
Goi-goikoak tinko ezarri zaitu!”»
.


(6) Hona Jaunak herrien zerrendan idatzi:
«Halako herrik halako sorlekua».

(7) Baina dantzan eginez kantatuko dute:
«Denok, Sion, zuregan bizilekua!».

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue