#
#

Salmo tailerra:


91 (90). salmoa # #
#
#

91 (90). Salmoa: JAUNAREN HEGALPEAN SEGURU


(1) Goi-goikoaren aterpean bizi zaren horrek,
gaua Ahaltsuaren itzalpean ematen duzun horrek,

(2) esazu:
«Oi Jauna, zu ene babesleku eta gaztelu;
ene Jainko, zuregan dut uste on!»
.


(3) Berak libratuko zaitu ehiztariaren saretik
eta izurri galgarritik.

(4) Bere hegalpean emango dizu gerizpe,
haren lumapea izango duzu babesleku,
haren besoa babeski eta koraza.

(5) Ez diozu beldurrik izango gauaren izuari,
ez egunez jaurtitako geziari;

(6) ez ilunpetan zabaltzen den izurriari,
ez egun-argitan jotzen duen gaitzari.

(7) Zure ezkerraldean mila,
zure eskuinaldean hamar mila erorita ere,
zu ez zaitu joko.

(8) Begiak zabaldu orduko
ikusiko duzu gaiztoen zigor-ordaina,

(9) Jauna hartu baituzu babesleku, Goi-goikoa bizileku.
(10) Ez zaizu zoritxarrik gertatuko,
ez da zure etxera hondamenik iritsiko.

(11) Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko.
(12) Besoetan eramango zaituzte,
harriekin estropezu egin ez dezazun.

(13) Suge pozoitsuen gainean ibiliko zara,
basapiztiak oinazpian hartuko.


(14) «Niri atxikia dagoenez gero, onik aterako dut,
toki seguruan jarriko, aitortzen nauelako
.

(15) Dei egitean, erantzun egingo diot.
Berekin izango nau larrialdian:
libratu egingo dut eta ohorez jantziko.

(16) Bizitza luze eta betea emango diot
eta neure salbamena gozaraziko»
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue