#
#

Salmo tailerra:


92 (91). salmoa # #
#
#

92 (91). Salmoa: ZINTZOA JAUNAREN ONDOAN BETI MARDUL. JAUNAREKIN ZORIONTSU DENAREN GORAZARREA


(1) Salmoa. Larunbaterako kanta.

(2) Bai eder, Jauna, zu gorestea
eta Goi-goiko hori kantuz ospatzea,

(3) goizean zure maitasuna iragartzea,
gau osoan zure leialtasuna,

(4) hamar hariko harpaz, zitara-soinuz!
(5) Pozarren nauka, Jauna, zure ekintzak,
poz-oihuka zuk egindakoak.


(6) Bai handiak, Jauna, zuk eginak!
Zein sakonak zure egitasmoak!

(7) Ergela ez da jabetzen, zentzugabeak ez du ulertzen.

(8) Erne daitezela belarra bezain ugari gaiztoak,
garatu gaizkile guztiak:
betiko hondatuak izango dira!

(9) Zu, Jauna, diren guztien gainetik betikotasunean!
(10) Zure etsaiak, ordea, Jauna,
bai, zure etsaiak galdu egingo dira,
gaizkile guztiak sakabanatuko.


(11) Bufalo baten indarrak eman dizkidazu,
usain gozoko olio berriz gantzutu.

(12) Gaizkileak nire kontra altxatzen direnean,
etsaiak ikusi eta zera entzuten dut:

(13) «Zintzoa palmondoa bezala garatuko da,
Libanoko zedroa bezala haziko;

(14) Jaunaren etxean landaturik,
gure Jainkoaren ondoan garatuko da.

(15) Zaharturik ere fruitu emango du,
mardul eta heze iraungo beti,

(16) Jauna zuzena dela iragartzeko,
nire harkaitza, gaiztakeriarik gabea»
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue