#
#

Salmo tailerra:


95 (94). salmoa # #
#
#

95 (94). Salmoa: JAUNA GURTZERA ETA HAREN OHARPENA ENTZUTERA GONBITA


(1) Zatozte, egiogun poz-oihu Jaunari,
poz-irrintzi salbatzen gaituen harkaitzari!

(2) Aurkez gakizkion eskerrak emanez, poz-irrintzi eta kantuz.
(3) Jauna Jainko handia baita,
jainko guztien gain errege handia.


(4) Bere esku dauzka lurpeko leizeak,
bereak ditu mendi-gailurrak.

(5) Berea du itsasoa, berak egina,
eta lehorra, bere eskuz moldatua.

(6) Zatozte, gurtu dezagun ahuspezturik,
belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean!

(7) Bera da gure Jainkoa,
eta gu hark larraturiko herria,
haren gidaritzapeko artaldea.

Egingo al diozue gaur kasu haren esanari:

(8) «Ez gogortu bihotzak zuen gurasoek Meriban bezala,
Masako egun hartan basamortuan bezala,

(9) aurpegi eman eta probatu egin baininduten,
nik haien alde egina ikusi arren.

(10) Berrogei urtez, belaunaldi hark gogait eragin zidan,
eta esan nuen: “Herri galdua da, bihotzez desleiala,
nire bidetik ibili nahi ez duena”.

(11) Orduan, zin egin nuen haserre:
“Ez, ez dira sartuko atseden eman nahi nien lurraldean!”»
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue