#
#

Salmo tailerra:


096 (95). salmoa # #
#
#

96 (95). Salmoa: MUNDU OSOAK BERE ERREGEARI GORAZARREA


(1) Kanta Jaunari kantu barria,
kanta Jaunari, lurtar guztiok,

(2) kanta Jaunari, bedeinkatu haren izena!

Iragarri egunez egun salbatzaile dala,

(3) zabaldu haren ospea atzerrietan,
haren mirariak herri guztietan!

(4) Haundia dalako Jauna, guztiz goresgarria,
jainko guztien aldean bildurgarria.

(5) Huts dira atzerritarren jainko guztiak;
Jaunak, ostera, zeruak egin ditu.

(6) Distira eta haunditasuna ditu inguruan,
indarra eta edertasuna haren santutegian.


(7) Goratu Jauna, munduko herriok,
goratu Jaunaren ospea eta indarra,

(8) goratu Jaunaren izen ospetsua!
Sartu haren aurrera eskeintzak eroanez,

(9) gurtu Jauna, bere santutasunez agertzean.
Ikaratu zaiteze haren aurrean, lurtar guztiok!


(10) Esan nazinoen artean: ĞErrege da Jauna!
Sendo egin dau mundua, ez dau koloka egingo;
herriak zuzentasunez epaitzen dituğ
.


(11) Poztubedi zerua, alaitu lurra,
egin begi burrunba itsasoak eta bertako guztiak,

(12) egin jai landa zabalak eta bertan dagozanak,
poz-oihu basoko zuhaitz guztiak,

(13) badatorren, lurra gobernatzera datorren Jaunaren aurrean.
Zuzentasunez gobernatuko dau mundua eta leialtasunez herriak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue