#
#

Salmo tailerra:


097 (96). salmoa # #
#
#

97 (96). Salmoa: JAUNAREN AGERPENA: EPAIKETA ETA ASKAPENA


(1) Errege da Jauna! Poztu bedi lurra,
alaitu beitez uharte eta kostaldeak!


(2) Hodei baltz-ilunak haren inguruan,
justizia eta zuzenbidea haren tronu-oinarri.

(3) Sua doakio aurretik, inguruko arerioak kiskalduz.
(4) Haren tximistek munduan argi: ikustean, lurrak dardara.
(5) Mendiak argizaria lez urtzen dira
Jaunaren aurrean, lur osoaren Jabearen aurrean.

(6) Zeruek haren justizia iragarten dabe,
herri guztiek haren ospea ikusten.

(7) Lotsa dira sasi-jainko zale guztiak,
huskeria horreekin harro dagozanak.
Ahuspez Jaunaren aurrean beste jainko guztiak!


(8) Entzutean, Sion poztu,
Judako uriak alaitu egiten dira
zuk erabakiagaitik, Jauna!

(9) Izan ere, Jauna, goi-goikoa zara,
lur osoaren gainetik nagusi,
jainko guztien gainetik gora.

(10) Gatxari gorroto deutsoenak maite ditu Jaunak,
bere fededunen bizia zaintzen dau:
gaiztoen eskutik libratuko ditu!

(11) Argia sortzen da zintzoaren barruan,
poza bihotz zuzenekoengan.


(12) Poztu zaiteze Jaunarekin, zintzook,
goratu, santua dala gogoratuz!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue