#
#

Salmo tailerra:


98 (97). salmoa # #
#
#

98 (97). Salmoa: KANTU BARRIA MUNDUAREN ERREGEARI


(1) Salmoa.

Kanta Jaunari kantu barria,
egintza harrigarriak egin baiditu:
garaile egin dau bere esku indartsu paregabeak.

(2) Bere garaipena azaldu dau Jaunak,
bere salbamen-ekintza agertu nazinoen aurrean.

(3) Ez dau ahaztu bere maitasuna, Israel herriari deutson leialtasuna.
Mundu-bazter guztiek ikusi dabe gure Jainkoaren garaipena.


(4) Egin irrintzi Jaunari, lurtar guztiok,
egin poz-oihu eta kantu, jo soinua!

(5) Ospatu Jauna zitaraz, zitaraz eta kantu ederrez!
(6) Turuta eta adar-hotsez, egin irrintzi errege dan Jaunari!

(7) Egin begi orro itsasoak eta bertako guztiak,
munduak eta bertan bizi direnak!

(8) Egin begie txalo ibaiek, poz-oihu aho batez mendiek
(9) Jaunaren aurrean, badatorrelako lurra gobernatzera.
Justiziaz gobernatuko dau mundua, zuzenbidez herriak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue