#
#

Salmo tailerra:


99 (98). salmoa # #
#
#

99 (98). Salmoa: SANTUA DA JAUNA: GORATU ETA OBEDITU


(1) Errege da Jauna: dardaratu beitez herriak!
Kerubinen artean dau tronua: ikaratu bedi lurra!

(2) Haundia da Jauna Sionen, herri guztien gainetik garai.
(3) Goratu begie haren izen haundi eta ikaragarria!
«Santua da bera!».


(4) Errege ahaltsu zara, justizia zale:
zuk ezarri dozu zuzenbidea munduan,
zuk egiten justizia eta zuzenbidea Israelen.


(5) Goratu Jauna, gure Jainkoa,
ahuspeztu haren oin-aulki aurrean!
«Santua da bera!».


(6) Haren abadeen artean ziran Moises eta Aaron,
haren izenari dei egin eutsoenen artean Samuel:
dei egiten eutsoen Jaunari, eta harek erantzun.


(7) Laino-adarretik hitz egin eutsen,
eta hareek gorde haren aginduak eta emon eutsen legea.

(8) Jauna, gure Jainkoa, zuk erantzuten zeuntsen, bai,
Jainko parkatzailea izan zinen hareentzat,
euren txarkerietatik garbituz.


(9) Goratu Jauna, gure Jainkoa,
ahuspeztu haren mendi santuaren aurrean!
«Santua da Jauna, gure Jainkoa!».

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue