#
#

Salmo tailerra:


100 (99). salmoa # #
#
#

100 (99). Salmoa: JAINKOAREN HERRIAREN GORESPENA TEMPLURA SARTZEAN


(1) Gorespen-oparitarako salmoa.

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari!
(2) Zerbitu egizue pozik Jauna,
joan oihu alaiz haren aurrera.


(3) Autortu Jauna Jainko dala.
Berak eginak eta bereak gaitu,
bere herri eta berak larratutako artaldea.


(4) Sartu haren tenpluko ateetatik eskerrak emonez,
haren atarietan goratzarrez.
Emon eskerrak, bedeinkatu haren izena!


(5) Bai, ona da Jauna, haren maitasuna betikoa,
haren leialtasuna gizaldiz gizaldikoa.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue