#
#

Salmo tailerra:


101 (100). Salmoa # #
#
#

101 (100). Salmoa: ERREGEAREN PROGRAMA


(1) Daviden Salmoa.

Maitasuna eta justizia nahi ditut kantatu,
zuretzat, Jauna, soinua jo.

(2) Osotasunean ibili nahi dot:
noiz etorriko zu niregana?

Zintzo jokatuko dot jauregiko arazoetan.

(3) Ez deutsot arretarik jarriko inolako txarkeriari.

Gorroto izango dot txarto jokatzen dauana;
ez dau nigaz bat egingo.

(4) Bialdu niregandik bihotz makurrekoa!
Gaiztoarekin ez dot ezer ere nahi.


(5) Lagun hurkoaren izena ezkutuan okertzen dauana
isilduazo egingo dot.
Harroputz eta haundizaleak ez ditut jasango.


(6) Herritar fidagarriak aukeratuko ditut kontseilari,
jokabide prestuko gizonak zerbitzari.


(7) Engainatzailerik ez da nire jauregian biziko,
guzurtiak ez dau nire aurrean iraungo.

(8) Abereak bailitzan desegingo ditut lurraldeko gaiztoak.
Gaizkile guztiak garbituko ditut Jaunaren uritik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue