#
#

Salmo tailerra:


07. Salmoa # #
#
#

7. Salmoa: JAUNARI, EPAILE ZUZENARI, DEIKA


(1) Erosta-doinuan. Davidena. Kus benjamindarra zala eta, Jaunari abestu eutsona.

(2) Jauna, ene Jainkoa, zeugan babesten naz.
Onik atara nagizu erasotzen deustenengandik,
salbatu nagizu!

(3) Bestela, lehoiak lez harrapatu, eta zati-zati egingo nabe,
eta ezin izango nau inork askatu.


(4) Jauna, ene Jainkoa, zerbaitetan huts egin badot,
neure eskuz bidebakokeriarik egin badot,

(5) lagunari ordain txarra emon
eta arerio zuzenbakoari parkatu badeutsot,

(6) arerioak aurrean eroan nagiala eta harrapatu,
zapaldu nagiala bizirik lurraren kontra
eta erabili nire erraiak hautsetan!


(7) Altxatu zaitez hasarre, Jauna!
Altxatu nire arerioen amorruaren aurka!
Ekin, ene Jainko, prestatu epaiketa!

(8) Batu beitez herri guztiak zure inguruan,
eta ipini zaitez, Goi-goiko hori, hareen batzarburu.


(9) Jauna da herrien epaile!
Autortu, Jauna, zuzen eta errubakoa nazala.

(10) Amaituazo txarren txarkeria,
eutsi sendo zintzoari,
bihotz-barruak aztertzen dituzun Jainko zuzen horrek.


(11) Jainkoa dot aterpe,
bihotz zuzenekoen salbatzaile dana.

(12) Epaile zuzena da Jainkoa,
gaizkilea zigor barik izten ez dauana.

(13) Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten dau,
uztaia estutu eta botatzeko prestatzen;

(14) hilteko tresnak gertatzen ditu, suzko geziak bizten.
(15) Horra, txarkeriaz beteak dagoz:
okerra sortzen dabe barruan, iruzurra emoten argitara.

(16) Zuloa egin dabe, sakon egin ere,
eta egindako zuloan jausten dira.

(17) Buru gainera jausten jake euren okerra,
kaskarrean jotzen ditu bidebakokeriak.


(18) Goretsiko dot Jauna, zuzena dalako.
Kantatuko deutsot goi-goiko Jaunaren izenari.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue