#
#

Salmo tailerra:


08. Salmoa # #
#
#

8. Salmoa: JAINKOAREN HANDITASUNA ETA GIZAKIAREN DUINTASUNA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Dolareak» doinuan. Dabiden salmoa.

(2) Jauna, gure Jauna,
bai mirarrigarria zure izena lurbira osoan!

Zeruak baino garaiago dan zure ospea kantatuko dot,

(3) umetxoen eta bularreko haurtxoen berbakeraz.
Sendo oinarritu dozu zeure gaztelua etsaien aurka,
etsai mendekuzaleak isilerazteko.


(4) Zeure atzamarrez eratu dozun ortzia
eta ipini dituzun ilargi-izarrak ikusita,

(5) zer da gizona, zu haretaz oroitzeko?
Zer gizakia, zu haretaz arduratzeko?


(6) Ia jainko baten pareko egin dozu,
ospez eta aintzaz koroitu dozu;

(7) zure eskulan guztien buru egin dozu,
danak haren menpean ipini:

(8) ardi eta idiak,
baita basapiztiak ere;

(9) zeruko hegaztiak eta itsasoko arrainak,
itsasoan zehar dabilan guztia.


(10) Jauna, gure Jauna,
bai miragarria zure izena lurbira osoan!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue