#
#

Salmo tailerra:


12. (11.) Salmoa # #
#
#

12. (11.) Salmoa: MUNDU GALDUAREN ERDIAN ERREGUA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Zortzi hariko musika-tresnaz. Daviden salmoa.

(2) Salbatu gagizuz, Jauna!
Amaitu dira fededunak, galdu da leialtasuna gizartean!

(3) Faltsukeriaz hitz egiten deutsoe alkarri,
ezpanez arinak, bihotzez maltzur.


(4) Ebaki begiz Jaunak ezpan arin guztiak,
haundikeriaz berba egiten daben mihingainak.

(5) Hau dinoe-ta: «Mihingainak egiten gaitu indartsu;
geure ezpanez baliatzen garalarik, nor nagusitu guri?».


(6) Baina Jaunak dino: «Errukarriak zapaltzen dabezelako,
behartsuak intzirika ari diralako,
oraintxe jaikiko naz eta salbatuko dot arnas-estuka dabilena».


(7) Jaunaren hitzak jatorrak dira,
zidar garbia, zazpitan birfindua.

(8) Zeuk, Jauna, zeuk babestuko gaituzu beti,
zeuk babestuko horrelako jendearengandik:

(9) jirabiran dabizan gaiztoengandik,
gizartean nagusi dan gaiztakeriatik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue