#
#

Salmo tailerra:


13. (12.) Salmoa # #
#
#

13. (12) Salmoa: ATSEKABETUAREN DEADARRA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

(2) Noiz arte, Jauna?
Betiko ahaztu behar ete nozu?
Noiz arte gorde behar deustazu zure aurpegia?

(3) Noiz arte egon behar dot kezkaturik,
bihotza etenbarik penaturik? Noiz arte arerioaren menpe?


(4) Begiratu, erantzun, Jauna, ene Jainko!
Egin argi nire begioi, ez nagian herio-loak hartu,

(5) ez dagian etsaiak esan: «Garaitu dot».
Ez bedi nire arerioa nire hondamendiaz poztu!


(6) Zure maitasunean dot konfiantza;
poztu nadila barru-barrutik zure garaipenaz.
Orduan, kantuz ekingo deutsot Jaunari, egin deustan onagaitik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue