#
#

Salmo tailerra:


14. (13.) Salmoa # #
#
#

14. (13.) Salmoa: SINISBAKOAREN BURUGABEKERIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Davidena.

Hau dino zoroak bere baitan: «Ez da Jainkorik».
Ustelduak dagoz, gauza gorrotagarriak egiten dabez,
ez da inor on dagienik.


(2) Baina Jauna gizakiei begira dago zerutik,
ba ete dan zentzu onekorik,
Jainkoa bilatzen ahalegintzen danik.

(3) Danak okertu dira, bat egin dabe galdukerian;
ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.


(4) Ez ete dabe ikasiko gaizkileek,
nire herria ogia lez irunsten daben
eta Jaunagaz arduratzen ez diran horreek?

(5) Ba, bildurrez dar-dar geldituko dira,
zintzoen alkartean dagoelako Jauna.

(6) Errukarriaren asmoez barre egiten dozue,
baina Jaunak dau ha babesten.


(7) Ai baletor Siondik Israelen salbazinoa!
Jaunak bere herriaren zoria aldatzean
poztuko da Jakob, alaituko Israel.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue