#
#

Salmo tailerra:


17. (16.) Salmoa # #
#
#

17. (16.) Salmoa: ERRUGABEA JUSTIZIA ESKE


(1) Daviden otoitza.

Entzun, Jauna! Zuzentasun eske nator!
Zagoz adi nire deadarrari,
makurtu belarria nire otoitzari:
ez dot engainurik ezpainetan.

(2) Emoizu nire aldeko epaia,
ikusi nire zuzentasuna.


(3) Aztertu nire barrua, ikertu gauez ere, probatu suaz:
ez dozu niregan okerrik aurkituko;
nire ahoak ez dau huts egin,

(4) jendeak ohi dauan lez; gorde dot zure hitza,
(5) bide latzetan sendo ezarri ditut oinak;
zure arrastotik ez dira aldendu nire urratsak.


(6) Deika nozu, Jainko; erantzungo al deustazu!
Itzuli niregana belarria, entzun nire berbea.

(7) Erakutsi zeure maitasun harrigarria,
erasotzaileengandik salbatzen dituzulako
zure esku ahaltsuan babesten diranak.

(8) Zaindu nagizu zeure begi-ninia lez,
gorde ni zeure hegoen kerizpean,

(9) larrutu nahi naben gaizkileengandik,
inguratzen naben arerio amorratuengandik.


(10) Harropuzturik dagoz;
hareen ahotik harrokeria besterik ez.

(11) Gainean ditut, inguratuta nabe,
ni lurrera botatzeko beti prest,

(12) erpea sartzeko dagoen lehoiaren antzera,
ezkutuan dagoen lehoikumearen antzera.


(13) Jaiki, Jauna! Egiezu aurre, bota lurrera!
Salbatu nagizu zeure ezpataz gaizkileengandik!

(14) Garbitu egizuz zeure eskuz, Jauna,
garbitu mundutik! Galdu beitez bizidunen artetik!
Zuk zaintzen dituzunei, ostera, bete sabela;
asetu egizuz horreen seme-alabak,
eta itzi begiez hondarrak euren haurrentzat.


(15) Nik, auzi-egunean, zure aurpegia ikusiko dot;
izartzean, zure izateaz beteko naz.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue