#
#

Salmo tailerra:


19. (18.) Salmoa # #
#
#

19. (18.) Salmoa: JAINKOAREN AINTZA KREAZINOAN ETA LEGEAN


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

(2) Zeruak Jainkoaren aintza kontatzen dau,
ortziak haren eskuen lana adierazten.

(3) Egun batek besteari mezua emoten deutso,
gau batek besteari jakinarazten,

(4) berba egin barik eta hitz barik:
entzun ezinekoa da hareen abotsa.

(5) Lur osora zabaltzen da hareen hotsa,
munduaren bazterreraino hareen hizkera.

Han ipini deutso Jainkoak egoitza eguzkiari.

(6) Senarra ezkontza-gelatik lez urteten da,
arineketari lez, bere bidea egitera pozik;

(7) zeru-ertz batetik urten eta beste ertzeraino haren ibilerea:
haren berotik ezin libratu ezer!


(8) Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen dau;
Jaunaren agindua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau.

(9) Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren pozgarri;
Jaunaren agindua disdiratsu, begien argigarri.

(10) Jaunaganako begirunea garbi, betiko irauten dau.
Jaunaren erabagiak egiazko, dan-danak bidezko;

(11) urrea, urre araztua baino desiragarriago,
eztia, ezti barria baino gozoago.

(12) Zure morroi honek hareetan dau argia,
benetan onuragarri hareek betetzea.


(13) Nork ezagutu bere hutsegiteak?
Askatu nagizu konturatubako erruetatik.

(14) Zaindu nagizu harrokeriatik: ez dakidala nagusitu;
horrela, akats bakoa izango naz, pekatu larritik aske.

(15) Hartu egizuz atseginez nire gogoeta eta hitzak,
oi Jauna, ene harkaitz eta babesle!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue